XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ernani. ZINKUENEAKO BIDEA

Badira bi ilabete Zinkueneako bidea gero eta okerrago jartzen ari dela.

Noizko bere konponketa? Bideen egoera, eta herriarena berdintsuak ote?

SANTA BARBARAKO PIÑUAK

Orain urte batzuk aldatutako piñuak oso era txarrean arkitzen dira, batez ere mendiz ego aldetik daudenak.

Ain polita zegoen mendia, penagarria dago benetan.

Urte batean piñu-arrak egindako kaltea ikaragarria izandu da, eta dirudienez, landare bakarrik ere ez da geldituko.

EUSKAL JAIA

Ernaniko Ikastolaren alde jai berezia antolatzen ari dira.

Apirilaren 16 an, goizeko amaiketan, Galarraga Pelota-lekuan hasiera emango zaio.

Jaialdia, geienbat, Ikastolako aurrek osatuko dute.

Mari Lourdes Iriondok eta Benito Lertxundik euren abesti onenak eskainiko dizkigute.

Azpillagak eta Lopategik ere gatz-piperdun bertsoak kantatuko dituzte.

Jaialdia, beraz, ezin obea izango delakoan gaude.

Sarrerak Ikastola eta dendetan salgai izango dira.

Lizarraga.